Cultura contemporánea y ruralidad

Susana Camara Leretekin topaketa Berbintzanan

Atzo lan-topaketa bat izan zen LANDARTE programaren barnean, Susana Camara Leret ikertzaile eta artistaren eta programaren sortzaileen artean. Topaketa horren bidez, hausnarketarako eta pentsamendurako materialen ildo berri bat ireki nahi dugu, programaren barneko praktiketan, gaietan eta planteatzen diren zalantzetan oinarrituta. Topaketa Berbintzanan izan zen.