Cultura contemporánea y ruralidad

‘Ibaiari begira’ lantegi-zikloaren aurkezpena Berbintzanan.

Joan den ostiralean, irailaren 8an, herriko igerilekuetan lantegi-ziklo bat aurkeztu genuen, “Ibaiari begira” izenburupean. Arte-jardunaren bidez Arga ibaiarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa sortzen saiatuko diren 6 topaketa izanen dira. Publiko ororentzat irekitako lantegi eta topaketa teoriko-praktikoen zikloa bat da. Horietan, ingurumenari, herriaren historiari (historiaurretik gaur egunera arte) edo aratzeetatik egindako elikagaien ekoizpen txikiari buruzko gaiak… [+]

Beste liturgia batzuk

Susana Blas komisario izanen duen ‘Beste liturgia batzuk’ erakusketan (Nafarroako Museoan datorren ostiralean, irailaren 29an, inauguratuko da) Greta Alfarok Landarte programaren seigarren edizioan San Martin Unxen sortutako bideoetako bi aurkeztuko dira. Gonbidatuta zaudete!

Gertagaitzezko orainak

Aurretik, blog honetan ere hainbat Jaurrietaz hitz egin izan dugu. “Zenbat Jaurrieta daude?” izenburupean, herriak itxuraz dituen izen ezberdinei buruz hausnartu genuen, baina zehaztu genuen etimologikoki izen bera direla. Unitate bakarra, hainbat izen dituena. Unitate bakarra, era askotako irudikapen nominalekin. Unitate bakar batek, herri bat irudikatzen duela esanen genuke; identitate bakar bat. Benetan hala ote… [+]

Landarteren aurkezpena Cuencan

Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garciak Landarte programa aurkeztu du berriki Cuencan, Kulturari eta Landatartasunari buruzko VI. Foroaren esparruan, ‘Kultura Lurraldea ekosistema: kultura-sareak eta -ehunak’ izeneko saio baten barnean.

Ibaiari begira

“Ibaiari begira”. Hori izanen da ibaiari buruz eta Berbinzanan ibaiarekin dugun harremanari buruz artearen bidez egin behar ditugun galdera askori erantzuten saiatuko diren lantegien zikloaren izenburua.