Cultura contemporánea y ruralidad

Denbora testigu

Azaroaren 11n, Jaurrietan, Landarte programaren barruan garatutako “Y.. si ¿es posible?/Denbora testigu” proiektua aurkeztuko dugu. Landa-ingurunearen oraina eta premiazkoak diren erronkak behatzean zentratutako prozesu artistikoa izan da. Jaurrietako biztanleekin “solasaldiak” eginez, herriaren etorkizuna fikzionatzeko ariketa egin da.

Prozesuaren amaiera gisa, Jaurrietako biztanleen ikuspuntu, iritzi eta ideien aniztasuna entzun ahal izango dugu, herriaren barne audio-gida ibiltari baten bidez.

Herriaren etorkizuna ezagutzeko barne gida honetako bisitak banaka edo lagunartean egin ahal izango dira. Bakoitzak ibilbide bat aukeratu ahal izango du edo bisita taldean egin.

Sarerako konexioa duen gailu mugikorra eta berari konektatutako entzungailuak beharrezkoak dira, ezinbestean. Jaurrietan 6 puntu izanen dira banatuta ibilbidean, hauetako bakoitza ideia bati egokituko zaio,  plano bati jarraiki topatu ahalko ditugu.