Cultura contemporánea y ruralidad

Baratzetik zuzenean etxera

Joan den urriaren 13an eta 14an Berbintzanan lantegi-topaketen azken blokea egin zen, “Ibaiari begira” zikloaren barnean.

“Baratzetik zuzenean etxera” izan zen Peio Lekumberri artista gonbidatuak bi saio horiei eman zien izenburua. Lehenengo saioa solasaldi bat izan zen. Bertan, Peiok irudiekin eta datu estatistikoekin aurkeztu zituen elikagaien ekoizpenak dakarren errealitate ekonomikoa eta sortzen duen ingurumen-inpaktua. Topaketa hau Las Eretas museoan egin zen. Artista eta nekazariak makroenetik mikroenerako ibilbidea azaldu zuen. Berbintzanako baratzeetan amaitu zuen eta parte-hartzaileen (gehienak herriko baratzezainak) artean eztabaida sustatu zuen.

Hurrengo egunean, parte hartzaileetako batzuek (guztiak gizonezkoak) haien baratzeetan barrena ibilbide bat gidatu zuten, eta gainerakoek galdetegi moduko fitxa bat osatu zuten. Dokumentu horretan, tokiko produktuei buruzko azterlan txiki bat jaso zen: tomateak, piperrak eta kardua, besteak beste.