Cultura contemporánea y ruralidad

Mahats-bilketa eta ardo kolektiboa / Zare (2020/09/27)

Proiektuko ekintzetako bat mahats-bilketa bat eta ardo kolektiboa egitea izan da. 

“La reta” partzelako (edo “La cuesta del prau”) 115. mahats-bilketa izan da. 1905ean landatua, 5 belaunaldietako mahastia da.  Aitak, semeak, lehengusuak, ezkon-nebak aritu izan dira, elkarrekin, mahasti-bilketan.  Mahasti aparta da, iparraldera begira. Igandean, elurrak estali-berri dituen Pirinioei begira zegoen. Indartsua da garnatxa eta, urte euritsu-euritsu honetan, ale sendoak ditu, azukre-maila ona eta garraztasun-puntu hobeezina. Ezaugarri egokiak, partzela-ardo perfektua sortzeko. 

Mahatsa ondo zaindu zuten, eta Zareko herriak belaunaldi desberdinetako pertsonak bildu zituen ardoa taldean sortzeko. Alez ale, mahatsei adartxoak kendu zitzaizkien. Kontu handiz irakin eta ondu egingo da, 600 litroko upel handi batean. Lursail honen izaera filtrorik gabe adieraziko da, egur-ekarpena ez baita kasik nabarituko.  Modu horretan, landa-lanaren bidea botilaraino eraman ahal izango dute mahastizainek”.

Fermín Díez de Ulzurrun y Sancho Rodríguez