Cultura contemporánea y ruralidad

Cabeza de Artista / PARTIDERO / Tulebras – Barillas

2020ko azaroaren 14 honetan, larunbata, PARTIDERO proiektuaren amaierako ekitaldia egin zen, Cabeza de Artistak garatua, LANDARTE programaren baitan, Tulebras eta Barillas herrietan.

Pandemia dela eta, talde txikian egin beharreko ekitaldia.

Oroitzapenak eta bizipenak partekatu ziren eta, bitartean, artistek zirkulu bat marraztu zuten lurrean, partaideen inguruan, eta Queilesko uraz bete zuten. Ura, eta hitzak, borborka jario ziren.

Hori bukatuta, pigmentu ekologikoko hainbat kolore-bote jaurti zituzten uretara, eta «partidero»-ren balioa adostu zuten bi herrien arteko topagune gisa.

Ekitaldi horren ondoren, artistek hainbat pigmentu-bote eta lekuko bat, «partidero» hitzarekin, eman zizkieten alkateei, batze-ekitaldi batean parte hartzeko deia eginda. Data finkatzeke dago, 2021ean.

Hemendik konpromiso bat jaio da: zehazteke dagoen 2021eko data batean Barillas eta Tulebras herriak eta artistak «partidero»-n elkartzea, pigmentuak ibaira isurtzeko, elkartasun-sinbolo gisa.