Cultura contemporánea y ruralidad

MURIETA / «EZ-LEKUA» / CONJUNTA / 2021.08.20

Leku hau, egia esan, (ia) ez-leku bat da. Muga natural argirik gabeko eremua mugaz haraindi, paisaia-konfigurazio argirik gabea, interes berezi edo zehatz nabarmenik gabea. Hesirik gabe ez litzateke izanen, baina ikusi dugu orain badela.

Alabaina, ez du izenik. Ez diogu inolako aipamenik egiten
.… “kiroldegiaren atzeko hori”…

 Eremua, zabartu samar dagoen leku hori.
Xarma baino gatazka gehiago sortzen dituen gunea.

Nola lortu beste begi batzuez begiratzea, pragmatikotik, zuzeneko erabileratik haratago balioestea?
Nola antzeman oraintxe bertan eskaintzen duen hori?
Nola irudikatu guneaz gozatzeko modu berriak?

Nola lortu jendea gune horretara itzultzea, sartzea eta irtetea.
Libreki ibiltzea han eta hemen, eta berriro deskubritzea.
Beste begi batzuez begiratzea, eskaintzen dituen eta hain nabarmenak ez diren gauzak ikustea.
Nolakoa zen eta zergatik aldatu den oroitzea; historia, memoria…
Gozatu eta estimatu dezala, balioa duen zerbait bezala ikustea.
Nola lortu sentsazio desberdinak izatea.
Esperientzia berriak bizi ahal izatea bertan.
Pentsatzea etorkizun bat berarentzat.
Nola lortu zaintzeko, erakusteko, erabiltzeko, ‘aipatzeko?’ gogoa izatea.