Cultura contemporánea y ruralidad

MURIETA / CONJUNTA / «MAKALDIZ MAKALDI»

‘Landarte 2021 – Murieta’ proiektu-proposamenaren deskribapena

Murietarentzat paisaia, kultura eta gizarte-interes handia duen inguru natural bat dugu Egaren ibaiertza.

Hala ere, une jakin batean, herriak ingurune libre eta natural horren zati bat mugarriztatzeko beharra ikusi zuen, hainbat arrazoirengatik jarraipenik izan ez duten bestelako erabilerak emateko. Lekuari ez zitzaion erabilerarik eman; hortaz, orain espazio mugatua, berezia eta nolabait ere bere jatorrizko izaerari desloturik dago.

Denborak aurrera egin ahala, hesiak ez-leku izaera eman dio. Bertara sartzea debekatuta dago. Murietako jendearengan hainbat sentimendu edo pentsamendu sortu ditu, kontrajarriak; abandonuagatiko eta degradazioagatiko desengainuaren (batzuetan naturalizazioarekin nahastuta) eta erabilera jakin bat emateko behar moduko erakarpenaren artean.

Planteatzen dugu ea gaur egun espazio gisa ematen zaion garrantzia bihurdura sinpleko hesi hutsaren ondorioa den, eta ez lekuaren potentzial errealaren ondorio, haren historia biziena, sentsazio espazialena eta benetan ingurune horren parte eta izate diren uneena.

Hala ere, hesia, aldi berean, aukera bat sortzen duen muga bat da. Hesiak seinalatu egiten du eta beste modu batera ikusarazten digu, hari buruzko gauzak galdetzera behartzen gaitu, espazio horri buruz pentsatu behar dugula ikusarazten digu. Hori guztiz lortu nahi gabe, landatik atera eta herriko gune publikoetan sartu du. Gaurgero kolonizatu dugu, eta orain erabili behar dugu?

Dinamika parte-hartzaile iragankor baten bidez, asmoa da Murietako biztanleak gogoeta kontzeptualean eta lekuaren berrezagutzan murgiltzea, Ezpeldoiko antzinako parajea birbaloratzeko prozesu mentala bultzatzea ekarriko duena, denbora luzez lugorrian utzitako leku baten fruitu potentzialak azaleratzeko palanka gisa balioko duten beste ikuspegi irekiago batzuetatik ikusita.

Helburu hori lortzeko, eremura hainbat bisita egin eta auzokideekin elkartu ondoren, esku-hartzea SENTSAZIOEN MAPA gisa bideratu beharra planteatu dugu, modu atsegin eta ludikoan hainbat baliabide, mugarri, lotura eta gaitasun aurkitzeko aukera izateko, itxuraz abandonuaren estalpean ezkutatuta daudenak.

Arkitekto garen aldetik, lehen kezkak herritarren artean triptiko gisa banatu genuen plano baten bidez partekatuko ditugu. Plano hori, joko-taula bat bailitzan, oinarria izanen zaie lurra, horren eskala, mugak, mugarriak… in situ elkarlan- eta esperientzia-prozesurako baliagarriak. Era berean, bere esperientzia eta gogoetetarako ohar-gutun gisa erabili ahal izanen dute, eta horiek guztiak batuta, sintesi-mapa kolektibo bat sortuko dute. Horrela, berrezagutza-prozesura nolabaiteko distantziatik hurbiltzea lortzen da, paperak ematen dituen abstrakziotik eta aukeretatik.

Itxaropenaren hazia ernatu da dagoeneko, eta espaziora bisita egiteko dinamika progresibo batzuekin batera, parte-hartzaileak mapan iradokitako etorkizuneko potentzial batzuk, posibleak edo ez, gauzatzeko jardunaldi batean sartzen ditu.

Industria-/landa-elementu biodegradagarri bakar bat erabiliz (lastozko paka, alegia), taulan markatutako zenbait mugarriri balioa emanen zaie fisikoki eta formalki, planoko jarraibide edo iradokizunei eta/edo muntaian aktiboki aritu diren parte-hartzaileen aldaketei jarraituz. Lankidetzako lan-prozesu horrek espazioaren eta bizitako obraren hautematea, ezaugarriak eta balioa aberasten ditu. Jolas moduko planteamendu bat, interakziorako eta lekuaren erabilera berreskuratzeko eta horretaz kolektiboki gozatzeko tresna parte-hartzaile eraldatzaile gisa