Cultura contemporánea y ruralidad

«IRADOKIZUNAK 01»

Lorenzo Garciak, Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak, LANDARTE programa aurkeztu zuen joan den urriaren 7an, «CONVERGENCIAS 01» izeneko topaketaren barnean. Elkargune hori Errioxako Viniegra de Abajo eta Nalda herrietan egin zen, landa-eremua eta arte-sorkuntza artistikoa gai hartuta. Errioxako Gobernuak antolatu zuen eta EspacioArteVaca-k zurutu zuen urriaren 6an eta 7an.Jardunaldi horien helburua izan da landa-eremuekin… [+]

Filmatze amaiera Uztarrozen

Bukatu dute filmatzea Uztarrozen. Herriko jende askok hartu dute kamera filmatzeko eta mikrofonoa soinuak erregistratzeko: Leire, Miriam, Ane Li, Claudia, Irune, Miguel, Saioa, David, Libe, Gloria, Sagrario, Zaine, Pili… Eta jende askok hartu dute parte kameraz beste aldean.

Zuzendari nagusiaren bisita Landartera

Duela egun batzuk, Nafarroako kultura-zuzendari nagusi Ignacio Apezteguiak Faltzes eta San Martin Unx bisitatu zituen. Bertan, LANDARTE programaren barnean bi herrietan lan egiten duten Itsaso Iribarren, German de la Riva eta Greta Alfarorekin bilera bana egin zuen.   Bilera horietan, aipatutako hiru sortzaile horien proiektuetan lankidetzan jardun duten auzotarrek eta tokiko agintariek ere parte hartu zuten. Elkarrekin,… [+]

Urrotz / 2022.09.20

Filmazioak hasi ditugu. Hasteko, Sergiok ardiak dituen nabeak ikusten dira eskolatik. Ángelek filmatu zuen eskolako neska-mutikoen eta ardien arteko topaketa; umeek berek kontatu dute topaketa hori beren idazlanetan.

Faltzesetik etorkizunerantz

Irailaren 29an, paseatu, dantzatu eta gure gorputzak adreiluzko horma handi batean ikusi ditugu. Beste batzuetan bezala, soinuak eta hitzak partekatu ditugu, gorputz sortzaile bat aktibatzeko balio izan dutenak. Ideien, mugimenduen, urratsen, begiraden, gogoeten eta oroitzapenen sortzailea. Gaueko iluntasunaz baliatu gara, jaikitzeko eta dantzatzeko gogoa guregan sortu zuen teknologia batekiko interakzioaz gozatzeko. Bukatutakoan, poema berri bat… [+]