Cultura contemporánea y ruralidad

Urrotz / 2022.06.17

Joan den ostiralean, Urrotzeko jarduerekin hasi ginen. Eguzkiak hutsik utzitako kaleetan barna paseatu ondoren, nekazaritzak eta abeltzaintzak herrian duten egoerari buruz hitz egin ahal izan nuen Sergiorekin; izan ere, orain dela gutxi arte ia bakarrik bi jarduera horietatik bizi zen herria. Ondoren, lehen talde-bilera izan genuen, bi helbururekin: gu abian jartzea eta Landarte hitzaren “L”… [+]

Hasierako topaketak

Udako aurrerakin honekin batera, Landarte bigarren fasera iritsi da. Eta, haren eskutik, aurten programan lan egingo duten artistak. Ekainaren 10etik 19ra egindako topaketa hauetan beharrezko aurkezpenak egin ahal izan ditugu. Horrez gain, esplorazio-aldia ere abiatu dugu, zeinaren bidez hurrengo asteetan edizio honetako sortzaileek uda osoan lan egingo duten herriko egunerokoerrealitatera hurbilduko baitira. Halaber, programaren edukiei… [+]

Landarte itzuli egin da

Aztarnak eta seinaleak arakatzeko unea da. Ulertzekoa zergatik osatzen duen herri horietako bakoitzak, antzeko-antzeko dinamikak partekatuta ere, mundu berezi eta errepikaezin bat. Ezagutzekoa haren oroimen kolektiboa osatzen duten historia txikiak eta haren oraina moldeatzen duten inguruabarrak… Tabernan hainbeste bastoi ikusita aterkia eskuan paseatzen duten neskatoak. Kamioilariak leihotik gidatzen dituzten bizilagun insomniodunak. Desagertutako askak eta beren… [+]