Cultura contemporánea y ruralidad

Limitazioetako Horma

“2009ko udan, ustezko ‘orojakile’ bati entzun nion ‘Urbasako hegoaldean horma bat zegoela, eta haren antzinatasuna ezezaguna zela’. Limitazioetako Hormaz ari zen eta misterio handiz esaten zuen, Txinako Harresi Handiaz ari denaz bezala.
Argi dago ‘orojakileak’ ez zuela Hormaren aniztasunaren berri. Eta gerta liteke, luze gabe, norbaitek izen eta jatorri fantastikoren bat jartzea, eta azkenean hormaren benetako jatorriaren ezagutza galtzea.
Hau, hori saihesteko saiakera bat da, eta bildutako informazioaren zati baten laburpena.
(…)

Mendeetan, ‘ameskoarrena denaren eta erregearena denaren’ arteko muga (hola esaten zen duela gutxira arte) mugarriek markatu izan dute. Horrela, mugarriek L bat dute Limitazioetara ematen duen aurpegian, eta F bat kontrako aldera begira dagoen aurpegian, ‘erregerena den hori’. (…) Aziendak ez du mugez ulertzen, eta pertsonek ere, nahi dutenean, ez dituzte aintzat hartzen
(…)

Horma izan daitekeenaren gaia makina bat aldiz lantzen da, eta, azkenik, XX. mendearen erdi aldera, Limitazioetako Batzarrak horri buruzko erabaki bat hartzen zuen. Horma bat eraikitzea da kontua, herri-lurra (jabetza, erabilera eta gozamen pribatibokoak) mugakide dituen gainerako mendi eta partzuergoetatik fisikoki bereizteko. Banalerrorik nagusia ‘erregearena den horrekin’ da, iparraldeko periferia osoan zehar, eta Entziako Partzuergoarekin mendebaldean.
Batzarrak Urbasa mendiarekiko mugan mendi hori ixteko 25 kilometroko horma eraikitzeko ezarritako baldintzak 1974ko urriaren 7an argitaratu ziren (…).

‘Lehiaketara ateratzen zen 25 km inguruko trazadura bakarreko horma lehorra eraikitzea, alegia, aipatutako mendia erabat ixteko eraikitzea falta den luzera, estatuarena zen ‘Urbasa’ mendiarekin duen mugan: 1,40 metro garai eta 0,60 metro zabalekoa, gainean soropil-gailurra duela.

(…)

  • Aprobetxatutako 20 egur-karga, 600 pezeta
  • 6 barrena 90 pezeta bakoitzak, 540 pezeta
  • 12 pikotx 33na pezetatan, 396
  • 2 giltza 25 pezeta bakoitzak, 50 pezeta 
  • 2 hargin-mailu 96na pezetatan, 192 pezeta
  • 5 hargin-mailu 80na pezetatan, 400 pezeta
  • 3 hargin-mailu 82na pezetatan, 216 pezeta
  • 4 barra 243na pezetatan, 972 pezeta
  • 4 barra 162na pezetatan, 648 pezeta
  • 1 barra 162na pezetatan, 243 pezeta
  • 4 barra 162na pezetatan, 648 pezeta
  • Guztira: 4.409 pezeta
  • (…)
  • Bitxikeria modura, jarraian, Limitazio Mendiaren mugen neurriak aipatuko ditut, ‘Ameskoako Limitazioak’ mendia antolatzeko proiektuaren eta erabilera arautzeko azterketaren 4. berrikuspeneko datuen arabera. Hacer Agroforestal SL – Nafarroako Gobernua (2005).
    Arabarekin ..…7.449 m.
    Urbasako gainerakoarekin ..… 16.648 m.
    Etxabarri-Erauleko zati bananduarekin .…… 2.703 m.
    Haraneko tokietako herrixkekin ……. 22.199 m.
    Guztira …… 48.999 m.”

García de Albizu, B. (2011). “La pared de Limitaciones (I)”. Garcia de Albizu, B. Conociendo el pasado amescoano (III). (371-376. or.). Lamiñarra

“Hormak geografikoki bereizitako bi zati ditu.

  • Ameskoako Limitazioak eta Entziako Partzuergoa bereizten dituena, eta, beraz, Nafarroako eta Arabako lurraldeen arteko muga da, hurrenez hurren.
  • Ameskoako Limitazioak eta ‘erregearena den hori’ banantzen dituena; Urbasako gainerako lurraldeei izen hori ematen zitzaien, errege-ondarea zelako.
    Helburua, hasiera batean, bertan dagoen pagadia zaintzea da, bereziki landare gaztea, txaparra, baso-ondarea hobeto babesteko eta zuraren aprobetxamendu hobea lortzen laguntzeko.
    (…)

Hormarekin ibarretik kanpoko azienda sartzea saihesten da, eta tokiko abeltzaintza-aprobetxamenduari dagokionez, unadak mugarritzen dira aprobetxamendu horri eusteko eta baso-aprobetxamenduarekin bateragarri egiteko.

(…) 

Lana 1948ko urtarrilaren 1ean hasi zen eta bi urtetan egin zen, lanegunetan etenik gabe lan eginda, elurteen ondorioz galdutako lanaldietan izan ezik. Lan-erritmoa, gutxi gorabehera, eguneko 60 metro lineal izan zen.
Horma eraikitzeko erreferentzia antzinako mugarri-multzoa zen, hogeita hamar mugarriz osatua Arabako mugan, eta 120k baino gehiagok gainerakoetan. Arazo posibleak saihesteko eta inoren lurrik inbaditzen ez zela bermatzeko, horma mugarrien atzean eraikitzen zen; alegia, Limitazioetako barruko aldean.
Lana Maximo, German, Gerardo, Teodoro eta Moises Elcarte anaiek egin zuten. Eta gerora, Luciano Elcartek berak.
Ebisoko lur soiletik abiatuta eraikitzen hasi ziren horma. Ekialderantz, obrarako kontratatutako peoi ameskoarrekin egiten zen. Ebisotik Itarandurietarantz lehenengo, eta gero Murube aldera, Galiziako peoi-talde bat kontratatzen zen. Bigarren talde horrek zailtasunak izan zituen bere lan-zatiarekin, ohituta zeudelako hormak zementua erabiliz egiten. Eraikuntza lehorra eta bertan bildutako materialekin egina zenez (beti obraren inguruan, garraiatzea errazteko), harriak forma eta tamaina irregularrekoak dira beti, eta horrek zailtasun gehigarria zekarren. Ohitura faltaren ondorioz, hargin-talde horren lan-erritmoa oso motela zen eta, beraz, alde batera utzi zen taldea.
Aipatutakoa ez da zailtasun bertakoentzat. Hautatu beharrekoa zen, edo kosta ahala kosta oso hurbileko materialak ateratzea, kontuan hartuta alde oso pobreak zeudela eta lana oso zaila zela; edo material hobeak aukeratzea, kontuan hartuta urrutiago egon zitezkeela, eta, era berean, lana atzeratuko zutela. Azken batean, gertuen zegoenarekin eraiki behar zen, hobeto edo okerrago. Materialen kalitate edo egokitasun falta konpentsatu egin behar zen halako eraikuntzak egiteko trebetasun handiagoarekin. Materialen kalitate falta konpentsatzeko formula bat zen alde batetik bestera pasatzen ziren nahiz hormaren bi aldeetan nabarmen ateratzen ziren harriak sarri samar jartzea. Helburua ez zen pasatzea errazteko “euskarri” egokiak egitea, baizik eta multzoari egonkortasun handiagoa emanen zioten elementu handiagoak sartzea.
(…)

Guztira 50 lagunek egiten zuten lan, horietatik 20 arroiztarrak eta gainerakoak ameskoarrak ziren. Arroizkoak Moises Elcartek eraman eta ekartzen zituen obrako kamioian. Astelehenean igo eta larunbatean jaisten zituen. Kamioi hori zen obran erabiltzen zen elementu motordun bakarra.
Lanaren antolaketari zegokionez, langile batzuek harria erauzten eta zatitzen zuten, beste batzuek garraiatu egiten zuten eta hirugarren taldeak horma eraikitzen zuen. Azken talde hori hamabi gizonek osatzen zuten eta seina lan egiten zuten hormaren alde banatan. Hormari errematea emateko, harri txikiak jartzen zituzten harri handien artean, betegarri gisa eta asentatzeko.
(…)

Lanaldia ‘izarretik izarrera’ artekoa izaten zen, eta eten egiten zen gosaltzeko, bazkaltzeko eta askaltzeko eta horiek lanlekuan egiten ziren.
(…)

Elikagaiak biltzeko eta garraiatzeko, Patxi izeneko asto bat erabiltzen zuten. (…) Hortzik gabe ikusi zuten, eta astakumea zelakoan erosi zuten, baina zaharra zelako ez zeuzkan hortzak.
(…)

Horma aziendetatik babesteko, pieza batzuk landatu zituzten, baina oso gutxik iraun zuten.
Ez dago lanari buruzko argazkirik.
Horma eraikitzean ez zen istripurik edo indarkeria-ekintzarik gertatu”.

Cambra, P. eta Garcia de Eulate, M. (2011). “La Pared de Limitaciones (II)”. Garcia de Albizu, B. “Conociendo el pasado amescoano (III)”. (377-380. or.). Lamiñarra