Cultura contemporánea y ruralidad

Landarte 2022an filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra “Navarra Shortzinema”ren barnean kokatzen da

Marina Lameirok eta Uztarrozeko biztanleek Landarteko 2022ko edizioan filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra aukeratu dute “Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa” proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko. Aipatu proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuetan aurkezteko.Epaimahaiak «lan horren izaera kolaboratiboa eta horizontala» balioetsi zituen, eta «autoerrepresentazio ariketa batean, Marina Lameiro zuzendari zela, gidoia eta irudien eta soinuaren erregistroa modu kolektiboan» landu izana nabarmendu zuen.