Cultura contemporánea y ruralidad

Kontserbategia

Nola landu lurraldearekiko lotura eta nola egin hori bailara osoan?  Kontserbategiaren ideia kontserbak eta liburutegiak fusionatzean sortu zen. Etimologikoki, liburutegi bat liburuak gordetzeko leku, apalategi edo apal bat baino ez da (-tegi). Gaur egun, liburutegi bat den horretaz eta funtzionamenduaz kontzeptu askoz zabalago dago. 

Ideiaren hedapen horretan, ekimen asko sortu dira azken urteotan. Horietako bat liburutegi libreak dira: liburuak uzteko eta jasotzeko guneak. Mota askotakoak eta kudeaketa askotarikoak daude. 

Beste ekimen bat ere bada, “bookcrossinga”, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) 2001ean sortu zen ideia. Funtsezko helburua aurretik irakurritako liburuak partekatze azen. Horretarako, web orri bat sortu zen ale bakoitzaren jarraipena egiteko, liburuaren arrastoa ikusteko eta liburua irakurri zutenak elkarrekin harremanetan jartzeko. 

Orduz geroztik, “bookcrossing guneak” ireki dira hainbat hiritan, planeta osoan zehar. Batzuk bookcrossingak dira (horien arrastoa webgunearen bidez egin daiteke, aurrez erabiltzaileak erregistratuta, eta beste batzuk ez). Hiriko lekuren batean libre utzitako liburuak dira, norbaitek erreskatatu eta bizia emango dielakoan. 

Kontzeptu horiek elkartuta sortu zen Kontserbategia, kontserbak eta horien ezagutza inplizitua trukatzeko gunea, eta Urraulgoitin konfiantza lantzeko eta kontserben kultura biziberritzeko dinamika ezartzeko gunea izan dadin. 

Kontserbategia prozesu irekia da. Horretan, kontserben kulturak eta, oro har, ontziratzearen ezagutzak bat egiten dute erabiltzen ez diren fruta-arbolen eremuen eta antzinatik jasotzen ziren fruitu-barietateen mapaketarekin, bailaran eskaintzeko, horretarako bereziki egindako espazioen bidez. 

Prozesuaren gune nagusiak komunitateari egindako eskaintza eta dohaina landu nahi ditu, estrategia nagusiaren zati gisa. Alegia, zintzotasunaren postuen (“honesty stalls”) antzeko espazioak irekitzea da xedea, maila indibidualean (bakoitzak etxeko kontserba bat dohaintzan emanez parte hartzen du) eta taldean (ontziratzeko lantegiak eta kontserbategirako dohaintzak ekarriko dituzten sukaldaritza-lantegiak) funtziona dezakeen barne-dinamika bat sortzeko, espazio horiek elikatuz eta biziberrituz.

Oraingoz, basaranen marmelada lantegi bat egin dugu, baita aran-azaldun antotipoena ere. Hurrengo lantegiak prestatzen eta gure kontserbategiak non kokatu bilatzen ari gara, proiektua bete-betean martxan jartzeko. 

Jarraituko dugu kontatzen.