Cultura contemporánea y ruralidad

BASOA

ARGAZKIA: Ameskoako herritar ezberdinei, erabilera bakarreko kameraz, gorde nahiko luketen hori argazkitzeko eskatu nien. Barindanon bizi den Ampari hiru kamera eman nizkion bana zitzan. Hark bat ibili zuen semearekin. Bigarrena bailaratik kanpo bizi den baina bertakoa den eta beti itzultzeko gogoz dagoen lagun bati eman omen. Azkena, herriko ahurren artean ibili zuten. Hiru kamera horietako batekin ateratako argazkia da hau.

AUDIOA: Ameskoako eskolako 5. eta 6. mailetako ikasleekin egindako ariketa bat da: Artea basoan egindako landa-grabaketa bat entzun eta bakoitzak zarata bat aukeratu du. Honen ezaugarrietan jarri dugu harreta, bakoitza berean (erritmoa, maiztasunean, bolumenean, tonoan). Ondoren, denok batera entzundako landa-grabaketa errepikatzen/errepresentatzen saiatu gara gure ahotsaz, gorputzaz.

OHARRAK:
1 Grabaketa honen aurretik, “entsegu” moduko bat egin genuen. Lehenengo saiakera honetatik bigarrenera (grabatutakoa) ikasle batzuek haiek aukeratutako soinua aldatu zuten:
ur tantak hostoen aurka -> txorien txioa
hegazkina -> motorra

2 Audioaren amaiera aldera, ikasle batek, eredu zuten audioan ez dagoen soinu bat sortzen du basoaren inguruan duen imaginarioa (eta, baliteke, harremana) agerian utziz.