Cultura contemporánea y ruralidad

Tokiko kutsuko iturria

Joan den urriaren 6an eta 7an Berbintzanan lantegi-topaketen bigarren blokea egin zen, “Ibaiari begira” zikloaren barnean.

Hilaren 6ko topaketa “Las Eretas” gizarte etxean egin zen. Arratsalde horretan 14 bat lagun elkartu ginen herri-errezetak jasoko dituen liburu bat egiteko. Hizpide izan genituen herriko errezeta tipikoak eta horien aldaerak, gaur gero hainbeste egiten ez diren platerak eta askok beren etxeetan ekoizten dituzten tokiko produktuak.

Parte-hartzaile bakoitzak arratsalde horretan bertan adierazi zuen hurrengo topaketan zer landuko zuen.

Urriaren 8an (igandea) Ana Laura Duarte artista gonbidatu genuen. Honek ‘Misoa’ (japonieraz “zapore-iturria”) egiteko lantegia eman zuen.

Jarduera hau Arga ibaiaren ertzean egin zen, Las Eretas historiaurreko aztarnategiaren ondoan. Leku horretan, Charik, museoaren gidariak, leku horren iraganera eraman ahal izan gintuen, eta K.a. VII. mendean leku horretan bizi izan zirenen dieta nolakoa izan zitekeen azaldu zigun. Bestalde, Ana Laurak misoaren elaborazio kolektiboa gidatu zuen, begirada etorkizunera jarrita, hark azaltzen zuen bezala “hartzidurak gure salbazioa izanen dira munduaren amaieran”.

Misoa erritu gisa ontziratu ondoren, Las Eretas aztarnategiaren ondoan lurperatu genuen. Hitza eman genuen urtebete barru berriro elkartuko ginela eta plater bat prestatuko genuela elkarrekin osagai gozo horrekin.

Eguna orainari begira amaitu zen, herri-bazkari batekin. Denek hurbileko produktuez egindako plater bat ekarri zuten: tomatea, zainzuriak, potxak, solomoa tomatearekin, txikoria, arrautza beteak, kuia-zopa, erroskillak edo pistoa izan ziren dastatu ahal izan genituen plateretako batzuk.