Cultura contemporánea y ruralidad

Erakusketa: “Konserbategia”

Santa Fe monasterioa Urraulgoitiko Eparotz herrian dago. Monasterioan eginen da “Kontserbategia” erakusketa. Azaroaren 3an (larunbata) inauguratu zen erakusketa, eta hilabete batez egonen da Santa Feko klaustroan.

Kontserbategiaren ideia kontserbak eta liburutegiak fusionatzean sortu zen. 

Etimologikoki, liburutegi bat liburuak gordetzeko leku bat baino ez da (-tegi). Gaur egun, liburutegiaren esanahiaz eta funtzionamenduaz kontzeptu zabalago dago.

Kontzeptuaren esanahi areagotze horretan, ekimen anitz sortu dira azken urteotan. Horietako bat liburutegi askeak da: liburuak uzteko eta jasotzeko guneak. Horietako beste ekimen bat “bookcrossinga” da.

Kontzeptu horiek uztartzetik sortu zen ‘Kontserbategia’ kontzeptua; kontserbak eta horien inguruko ezagutza inplizitua trukatzeko gunea, baita Urraulgoitin konfiantza lantzeko eta ibarrean kontserben kultura biziberritzeko dinamika ezartzeko gunea ere.

Ibarrerako egin diren bi apal-kontserbategietan kontserbak eta ukenduak gordetzen dira. Helburu nagusia etxeetan berez gertatzen denaren zirkulua zabaltzea da: kontserbak eta ukenduak egitea, familiakoei eta lagunei zati bat oparitzeko, baina baita prozesuan parte hartu nahi duen orori zabaltzea eta ibarrera (eta haratago) hedatzea ere, ezagutza hori partekatze aldera.

Whatsapp talde bat sortu dugu; horretara, QR kode baten bidez sartzen da. Kode hori altzari-kontserbategietan dago, izakinen erregistro bat eraman ahal izateko eta ontziratzearen eta errezeten ezagutza partekatzeko.

Prozesuaren zati handi bat antotipoarekin konbinatu da; argazki-teknika bat da, tindatzen duten fruituak eta landareen klorofila erabiltzen dituena. Alegia, fruituak biltzeko irteerak eta “argazkiak biltzeko” irteerak konbinatu dira prozesu horren memoria gisa.

Ontzi bakoitza argazki ikusezin bat bezalakoa da. Lurraldearen memoria da, lekuaren, bertako landarediaren eta bertako fruituen erretratu jangarri bat, gauzagarri esku batzuen, prozesu baten eta, baratze bakoitzaren bitartez, uda eta udazkenero sukaldeetan erakusten den ezagutza baten zaintzari eta “ikuspegiari” esker. 

Kontserbategia omenaldi bat da, eta “argazki” horiek zabaltzeko eta horien berri emateko saiakera bat. Erakusketa honek udan eta udazken hasieran egin diren antotipoen seriea aurkezten du. Ikus daitekeenaren mugan dauden argazkiak dira, lantegietan esku hartu dutenek ateratako argazkietatik abiatuta Urraul lurraldea erakusten dutenak. Langai izan diren fruituak eta landareak dituzte, prozesu horren eta lurraldearekiko harremanaren memoria dira bere horretan.