Cultura contemporánea y ruralidad

Arano

PROIEKTUA: CAMERA OBSCURA

«Hona nire proposamena: camera obscura bat eraikitzea, Errekaleku eta Burnin mendi-lepoen arteko punturen batean, Arano eta Goizuetako udalerrien banalerroan bertan, ahal bada. Camera obscura haueraikin iraunkor bat izango litzateke, eta bisitariak hartuko lituzke. Bere ezaugarri tekniko eta arkitektonikoak lanaren bigarren fase batean zehaztu eta garatuko lirateke; izan ere, eraikuntza-aukerak oso askotarikoak dira eta oso ausarta izango litzateke lerro hauetan mugatzea. Proposamen hau atzerapauso bat ematea da. Erregistratu beharrik gabe begiratzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Gehitu beharrean, kokatu egin nahi du. Edertasuna eta berezitasuna aldez aurretik badirela onartzen du, eta lanaz baino lekuaz gozatzera gonbidatzen du».

Nader Koochaki (1983, Donostia) soziologian lizentziatua da eta 2008 urtetik artearen alorrean garatu du bere lana. Bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu. Bere egitasmo gehienak ibilbide luzekoak dira eta landa lana oinarritzat dute. Argitalpen forma jarrai baten gaiarekin kezkaturik, edizioaren inguruko gogoeta eta praktikek baldintzatu dituzte bere azken lanak. Artista desberdinekin egindako elkarlanak ere aipagarriak dira bere jardunean. Tractora Koop. E. artisten kooperatibako kidea da eta -zko argitaletxearen sortzailea Vicente Vazquez eta Usue Arrietarekin batera.