Cultura contemporánea y ruralidad

Bidankoze

PROIEKTUA: MENDIGATXAREN GUTUNAK

«Mendigatxaren gutunak nire proiektuaren abiapuntua dira. Nire proposamenean, lurraldearen, memoriaren, hizkeraren (hizkuntza) eta afektuen (desira) arteko loturen esplorazioa proposatzen dut, Mendigatxaren gutunen eta gure orainaren, Bidankozeko jendeen orainaren arteko antzekotasunak bilatzeko (beste landa-lurraldeetako pertsona askoren oraina ere har lezake barne).

Galera, galera-lekuak, iheskortasuna, desagertzea, ezabatzea… kontzeptuak , besteak beste, erabiliko dira prozesu guztian. Erronka oraina pentsatzea da, orainetik, mundua bizitzeko beste modu bat imajinatuz».

Iruña, 1965.

Arte Ederretako lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1988an, eskulturaren espezialitatean. Eskulturari buruzko graduondoa egin zuen 1991-92 ikasturtean, Londresen. Ondoren, 1992an eta 1995ean, P. Espaliú eta Mitsuo Miuraren tailerretan parte hartu zuen Artelekun, Gipuzkoan.

Haren lan artistikoa kokatzen den eremuak eskultura, objektualtasuna eta marrazketa ditu kideko.

Genero-ikasketa deritzenek eta subjektibitatearen eraikuntzak eragin handia izan zuten harengan 90eko hamarkadan. Objec trouvé deritzona haren lanaren alderdi garrantzitsu bilakatu da ibilbide osoan zehar, eta kontzeptu hura zabaldu egiten da, argazkiak topatutako objektutzat hartzeraino. Urte horietan, “Des-rostros” saila egin zuen. Duchampen pixaleku ospetsua baliatu zuen erreferentzia moduan, eta aurpegietara eta maskaradetara eraman zuen.

Afektuak, intimitatea, heziketa sentimentala eta maitasunaren alegiazko alderdia zeharkako gaiak dira haren lanean, eta aldizka agertzen zaizkio. Gorputzaren ideia, entitate sexuduna den aldetik, maiz errepikatzen da; bereziki, gorputzik gabeko organoen nozioa. Objektu-gorputzak, lengoaia-gorputzak.

Hainbat objektu baliatzen ditu: oheak, kulunkak, iragazkiak, xukaderak, sare zulodunak… Horiek erosketa-orga, sare-begia edo hitz-sarea izan daitezke; alegia, ibilbideei eta trantsizioei bide egiten dien gainazal zulatua. Collagea, eraikuntzak eta muntaiak erabiltzen ditu, hala objektuen alderdi eskultorikoan nola gainazal lauetan, marrazkietan.

Erakusketa kolektiboak:

  • “Transgenéric@s” Gizarteari, sexualitateari eta generoei buruzko irudikapen eta esperientziak, arte garaikidean. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Komisarioak Juan Vicente Aliaga eta Mar Villaespesa izan ziren, 1999an.
  • “Cómo nos vemos” Irudi eta arketipo femeninoak. Arte Ederren Zirkulua. Madril y Tecla Sala, Hospitalet de Llobregat, Bartzelona. Komisario-lanak Victoria Combaliak egin zituen, 1998-1999an.
  • “Ni, denetan okerrena” Nafarroako Museoa eta Jorge Oteiza Museoa. Komisarioa Maite Garbayo izan zen.
  • Haren azken erakusketa, “Clitoria”, Apaindun egon zen ikusgai (Iruña). Hainbat marrazki eta eskultura erabiliz, balioari (dirua) eta femeninoa denari, sakrifizioari eta plazerari buruzko proposamena egin zuen.

Duela gutxi, egonaldi batean parte hartu du Huarte Zentroan, makinak eta dirua jorratzen dituen Las maquinistas proiektuarekin.

https://txarofontalba.com/project-type/proyectos/

www.facebook.com/txaro.fontalba