Cultura contemporánea y ruralidad

Landarte 2020

Kultura garaikidea eta landatartasun

Landarteren laugarren edizioa ‘Kultura garaikidea eta landatartasuna’ lelopean eginen da, 2020ko urrira arte, Nafarroako zazpi herritan. Horietan, hainbat artista eta sortzailek kultura-prozesuak garatzen dituzte herrietako biztanleekin elkarlanean.

Maite Redondok Beiren lan egiten du; Fermín Díez de Ulzurrun eta Sancho Rodriguezek Sadan; Nader Koochakik Aranon; Nerea de Diegok eta La Comunidad kolektiboak Mendazan; Cabezafuegok Lizoain-Arriasgoitin; Txaro Fontalbak Vidangozen; eta Cabeza de Artista kolektiboak (Patxi Aldunate eta Alfredo Murillo) Tulebras-Barillasen.

BITARKARITZA

Kanpoko bulegoa artisau-lantegi bat da, eta landa-kulturari eta lurraldeari buruzko pentsamendu aplikatua jorratzen dute bertan. Gure kultur ekoizpena eta baserriko eguneroko jarduna estu lotuta daude. Gure lanaren abiapuntuak idazketa, diseinua, gogoeta kolektiboko prozesuak eta lurralde-dinamizazioa dira.

Anne Ibáñez Guridi: Karrera profesionalari Donostiako Laia atelierrean ekin zion. Arte garaikidea eta landa-eremua lotzen dituzten hainbat proiektu eta lantaldetan parte hartu du. Gaur egun, landa-paisaiak lehengoratzen dihardu.Marc Badal Pijoan: Agroekologiako ikerlari- eta dinamizatzaile-lanetan dihardu. Zenbait liburu eta artikulu plazaratu ditu nekazarien kulturari, landa-historiari, elikadura-sistemari eta nekazaritza-industriako ereduari buruz.