Cultura contemporánea y ruralidad

Susana Camara Leretekin topaketa Berbintzanan

Atzo lan-topaketa bat izan zen LANDARTE programaren barnean, Susana Camara Leret ikertzaile eta artistaren eta programaren sortzaileen artean. Topaketa horren bidez, hausnarketarako eta pentsamendurako materialen ildo berri bat ireki nahi dugu, programaren barneko praktiketan, gaietan eta planteatzen diren zalantzetan oinarrituta. Topaketa Berbintzanan izan zen.

Landarte prentsan

TVE NAVARRA NAVARRA TELEVISIÓN NAVARRA TELEVISIÓN (22’49”) XALOA TELEBISTA NOTICIAS DE NAVARRA DIARIO DE NAVARRA CADENA SER RNE COPE ESTRELLA DIGITAL

Landarte 2022an filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra “Navarra Shortzinema”ren barnean kokatzen da

Marina Lameirok eta Uztarrozeko biztanleek Landarteko 2022ko edizioan filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra aukeratu dute “Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa” proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko. Aipatu proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuetan aurkezteko.Epaimahaiak «lan horren izaera kolaboratiboa eta horizontala» balioetsi zituen, eta «autoerrepresentazio ariketa batean, Marina Lameiro… [+]

Egin behar duenaren beharraz, ez dakienaren beldurrez

Bigarren bisita da Jaurrietara. Esan nezake, agian, bigarrena neure bizi osoan, ez baitut gogoan sekula bertan egon naizenik. Landarterekin lehen bisita, formalagoa edota zerbait has dadin egin beharreko hura izan zen. Herrikide zenbaitekin bilera bat, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.  Oraingoan ordea, neu nago bakarrik, egin behar duenaren beharraz eta ez dakienaren beldurrez. Goxo hartu naute… [+]

Landarte Cuencako VI. Kultura eta Landatartasun Foroan

Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garcia Echegoyenek VI. Kultura eta Landatartasun Foroan parte hartu du. Topaketa hori Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu du uztailaren 4tik 7ra bitartean Cuencan, hiriguneak ez diren eremuetan kulturak duen zereginaz eztabaidatzeko. Aurten, egungo sorkuntzak eta arteek landa-eremuarekin eta landatartasun garaikidearekin duten lotura berria izan da ardatz, eta bereziki azpimarratu dira… [+]