Cultura contemporánea y ruralidad

Egunkari kolektiboarekin

Aitzina goaz egunkari kolektiboarekin! Testuak bidaltzeko hilabeteko tartearen ondoren, baten batzuk jaso ditugu; 21 guztira. Testu bakoitza banaka idatzi da eta posta elektronikoz bidali da. Prozesu horren ondoren, elkartzeko eta partekatzeko beharra zegoen, ozen irakurtzeko eta egunkariko sarrera bakoitza entzuteko beharra. Ia beti bezala udaletxeko areto batean geratu gara, eta beti bezala biribilean jarri gara…. [+]

Balea ikusezina: Azken egunak parte hartzeko!

Balea Ikusezinaren bidaia zirraragarria bere azken etapara iristen ari da. Ezin izango genuke esker onekoago eta hunkituago egon elkarrekin bizi izan dugun guztiagatik. Hasieratik, proiektu hau opari-truke hutsa baino askoz gehiago izan da; benetako sormen-, komunitate-eta lankidetza-abentura bihurtu da. Plazer handia izan da zuetako bakoitzarekin Oteitzan jolastea, ideiak partekatzea eta irudimen kolektiboak etapa bakoitzean nola… [+]

‘Landarte 2024’ programa elkarlaneko sorkuntza garaikideko bost prozesu lantzen ari da Nafarroako landa-eremuan

Oibar, Elgorriaga, Oteitza, Arrada eta Untzitibar herriek urrira arte jasoko dituzte Peru Galbete, Ekhiñe Etxeberria, Estefanía de Paz Asín, María Azkarate eta Oihane McGuinness-en esku-hartzeak ‘Landarte 2024’ programaren zortzigarren edizioa bigarren fasean dago; berau, ekainetik urria amaitu arte eginen da Nafarroako landa-eremuko bost herritan. Programaren barnean, sortzaileak sorkuntza garaikideko prozesu parte-hartzaileak gauzatzen ari dira. Peru… [+]

Erromeria Arradako gainera

Erromerian joan gara. Esplorazio-fasean garrantzitsutzat hartu dugun gaietako bat entzuteak duen balioa da. Hainbesteko garrantzia eman diogu, ezen anekdota-bildumaren proposamenaren erdian baitago ideia bat; hain zuzen ere, elkarrizketa sormenezko espazio bat dela, elkarrizketan aurreikusi gabeko ideiak, ustekabeko oroitzapenak, galdera berriak agertuz doazela, eta topaketetan balio handiko kontakizunak sortuz goazela.  Gogoan dudanetik, nire elkarrizketa-gunerik kuttunetako bat… [+]

Goazen eskolara anekdota-bilduma zabaltzeko

Arradako hainbat pertsona-talderekin biltzen jarraitzen dugu, anekdota-bildumako pasadizoak biltzeko. Entzuteko eta hizketarako hainbat gune sortzen saiatzen ari gara; horietan, ahalik eta pertsona gehienek parte har dezakete, herriaren aniztasuna isla dezaten. Nola bada haurrak entzun gabe geratu! Horrenbestez, eskolara joan gara adinekoekin lantegiak egitera. Anekdota-bildumaren helburuetako bat Arradako jendeak lurraldearekin dituen harremanak jasoko dituen kartografia bat… [+]

Larunbat honetan etxolak eraikiko ditugu aintziraren egunean

Aurrera jarraitzen dugu proiektuarekin. Arrada herri gaztea da, baina bertako biztanleek bertakoak izatearen sen handia garatu dute. Horregatik, esplorazio-faseko lehen elkarrizketen ondoren, gure iritziz herrira sustraitzea proposamena garatzeko gai bat izan daiteke. Horretarako, bi ildo desberdinetan eginen dugu lan. Lehenengoa, nagusia, anekdota-bilduma bat sortzea izanen da. Horretan, parte hartu nahi duten herriko pertsonen pasadizoak jasoko… [+]

EN EL BAR

Egiten ari garen proiektuaren barnean, liburuxka egiteaz aparte, beste hiru ekintza prestatu ditugu. Larunbatekoa lehendabizikoa izan zen, eta En el bar larbumetrai dokumentalaren proiekzioaz gehi solasaldiaz disfrutatzeko aukera izan genuen. En el bar, oso ikuspegi pertsonaletik egindako larbumetrai honek, taberna bat eramateko abenturan murgiltzeak suposatzen duen lanaren eta egunekoaren erretratua erakusten du. Dokumental hau ikustea… [+]

Elkartzeko, elkarri entzuteko eta trukatzeko asteak

Duela hilabete batzuk, herrian proiektua aurkeztu ondoren, datozen asteetan garatuko dugun lana elkarrekin definitzeko lanari heldu genion. Esplorazio-fasea esperientzia eta truke aldi aberatsa izan da. Denbora horretan, batzuekin eta besteekin solas egiteko aukera izan dut. Solas egin dugu Arradak zuentzat duen esanahiaz, herriaren historiaz, zuen historia pertsonalaz, harremanez, orainaz, etorkizunaz, erronkez… Elkarrizketak izan ditugun aste… [+]

Egunkari kolektibo bat

Zerbait itxura hartzen ari da, itxura hartzeko premiagatik soilik. Igaro da, gaurgero, ezarritako denbora, eta Oibarrera egin ditudan bisitetan hainbat jenderekin elkartu naiz. Bakoitzak gauza bat kontatzen dizu, oroitzapen zehatz bat du gorderik, une desberdin batera eramaten zaitu, bere ikuspuntutik hitz egiten dizu, bere bizipenetatik, ulertzeko eta bizitzeko duen modutik. Puzzle bereko pieza desberdinak, soineko… [+]