Cultura contemporánea y ruralidad

Pandemiak eta tresna digitalen garapenak markatutako urtean amaitu dira Landarte 2020ren proiektuak

Pandemiak eta tresna digitalen garapenak markatutako urtean amaitu dira Landarte 2020ren proiektuak  Laugarren edizioa Arano, Beire, Lizoain-Arriasgoiti, Mendaza, Sada, Tulebras-Barillas eta Bidankoze herrietan egin da Landarte, Vianako Printzea Erakundeak- Kultura Zuzendaritza Nagusiak   bultzatutako Nafarroako Kultura garaikide eta landatartasun programa, laugarren edizioaren amaieran dago. Foru Komunitateko zazpi herritan egindako zazpi proiektu ditu ardatz, eta ahots horiek… [+]

Landarte 2020ren balantze «pozgarria» / Marc Badal (bitartekaria)

Landarte 2020ko bitartekaria, Marc Badal, «pozik, artisten eta herrien hautuarekin. Harmonia ona izan da, proiektuek interesa piztu dute, erkidegoek bere egin dituzte… Itzulerak nahiko positiboak izan dira. Prozesuak anitzak izan dira metodologiei, formatuei, kodeei, hizkerei… dagokienez. Sentsazio orokorra ona da, pandemiak guztia aldatzera behartu badu ere (indarrean dagoen araudia betetzeko). Une biziak ere izan dira… [+]

Amaierako ekitaldia Bidankozen /2020/11/28 / Txaro Fontalba / «Amore eman edo eutsi» / Mendigatxaren gutunak

Aurreko larunbatean, azaroak 28, «Mendigatxaren gutunak» proiektuaren amaierako ekitaldia egin zen. Txaro Fontalba artistak garatu du Landarte 2020ren baitan. Jardunaldian, Mariano Mendigatxa eta Resurrección María de Azkueren arteko gutunak biltzen dituen liburuaren berrargitalpena aurkeztu zen, eta Fontalbak egindako posta-txartelen bilduma ere. Berredizioa Ángel Mari Pérez Artuch eta Alberto Angosek egin dute, eta azalaren diseinua eta… [+]

Nader / Arano/ “Kamera eta mendia”

Joan den azaroaren 22an, Aranoko frontoitik abiatuta, txangoa egin genuen Arriurdinetako inguruetara. Parte hartzaile bakoitzak, joan den larunbateko saioan eraikitako kamera garraiatu zuen. Ibilaldian zehar, nork bere kamera erabiliz, inguruaz eta hura igarotzen zuen gorputzaz gozatu genuen. Giroa oso berezia izan zen. Udazkeneko egun eguzkitsu baten argiak eta esperientzia komunetatik sortzen diren distirek horditu gintuzten…. [+]

Txaro Fontalba / Bidankoze / 2020/11/12

Bada Mariano Mendigatxaren bizitzan berebiziko interesa pizten duen gertakari bat, Bidankozen ezagutzen den esamolde baten jatorria azaltzen duena: “Mendigatxa, amore eman”. Mendigatxaren aita 1835ean gerra karlistetan ihesean zebilenekoa: etxean barruan zela, inguratuta, zera esan zioten: “Mendigatxa, amore eman!”. Eta berak erantzun zuen: “Ez dut amore eman, eta ez dut emango”. Gertakaria sakonago azalduta dago hemen:… [+]

Nader / Arano / Arkumea

Azaroaren 7an Camera obscura egitasmoa aurkeztu geunden Maisuenean. Beste batzuen artean, Antoine de Saint-Exupéry-ren arkumearen marrazkia izan geuen aipagai.