Cultura contemporánea y ruralidad

Beste liturgia batzuk

Susana Blas komisario izanen duen ‘Beste liturgia batzuk’ erakusketan (Nafarroako Museoan datorren ostiralean, irailaren 29an, inauguratuko da) Greta Alfarok Landarte programaren seigarren edizioan San Martin Unxen sortutako bideoetako bi aurkeztuko dira. Gonbidatuta zaudete!

Landarteren aurkezpena Cuencan

Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garciak Landarte programa aurkeztu du berriki Cuencan, Kulturari eta Landatartasunari buruzko VI. Foroaren esparruan, ‘Kultura Lurraldea ekosistema: kultura-sareak eta -ehunak’ izeneko saio baten barnean.

Susana Camara Leretekin topaketa Berbintzanan

Atzo lan-topaketa bat izan zen LANDARTE programaren barnean, Susana Camara Leret ikertzaile eta artistaren eta programaren sortzaileen artean. Topaketa horren bidez, hausnarketarako eta pentsamendurako materialen ildo berri bat ireki nahi dugu, programaren barneko praktiketan, gaietan eta planteatzen diren zalantzetan oinarrituta. Topaketa Berbintzanan izan zen.

Landarte prentsan

TVE NAVARRA NAVARRA TELEVISIÓN NAVARRA TELEVISIÓN (22’49”) XALOA TELEBISTA NOTICIAS DE NAVARRA DIARIO DE NAVARRA CADENA SER RNE COPE ESTRELLA DIGITAL

Landarte 2022an filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra “Navarra Shortzinema”ren barnean kokatzen da

Marina Lameirok eta Uztarrozeko biztanleek Landarteko 2022ko edizioan filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra aukeratu dute “Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa” proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko. Aipatu proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuetan aurkezteko.Epaimahaiak «lan horren izaera kolaboratiboa eta horizontala» balioetsi zituen, eta «autoerrepresentazio ariketa batean, Marina Lameiro… [+]

Ameskoabarrenen mapa posiblea

AMESKOABARRENA Urbasa mendilerroa iparraldean eta Lokiz mendilerroa hegoaldean, Arabarekin muga eginez (mendebaldea). Bi herrik osatzen dute: Ameskoagoiena eta Ameskoabarrena (guztira hamar herri eta bizigune bat -Urra-) Ameskoagoiena: Larraona, Aranaratxe, Eulate. Larraonako Udala, Aranaratxe Udala, Eulateko Udala. Ameskoabarrena: Ekala, San Martin, Zudairi, Barindano, Bakedao, Gollano, Artaza, Urra. Ameskoabarreneko Udala. Limitazioak Mendia: Urbasa mendilerroaren barruan mugatutako herri-mendia,… [+]

Limitazioetako Horma

“2009ko udan, ustezko ‘orojakile’ bati entzun nion ‘Urbasako hegoaldean horma bat zegoela, eta haren antzinatasuna ezezaguna zela’. Limitazioetako Hormaz ari zen eta misterio handiz esaten zuen, Txinako Harresi Handiaz ari denaz bezala.Argi dago ‘orojakileak’ ez zuela Hormaren aniztasunaren berri. Eta gerta liteke, luze gabe, norbaitek izen eta jatorri fantastikoren bat jartzea, eta azkenean hormaren benetako… [+]

Landarte Cuencako VI. Kultura eta Landatartasun Foroan

Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garcia Echegoyenek VI. Kultura eta Landatartasun Foroan parte hartu du. Topaketa hori Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu du uztailaren 4tik 7ra bitartean Cuencan, hiriguneak ez diren eremuetan kulturak duen zereginaz eztabaidatzeko. Aurten, egungo sorkuntzak eta arteek landa-eremuarekin eta landatartasun garaikidearekin duten lotura berria izan da ardatz, eta bereziki azpimarratu dira… [+]

Landarte 2023k kultur sorkuntza garaikideko bost prozesu hartuko ditu Nafarroako landa-eremuetako herrietan

Zazpigarrenez, programa hau Ameskoa ibarrean, Berbintzanan, Gabarderalen, Jaurrietan eta Urraulgoitin eginen da. Landarte 2023’ programa Nafarroako bost herritan gauzatuko da. Programaren barnean hainbat artistak eta sortzailek zenbait kultur prozesu sortuko dituzte herri horietako biztanleekin elkarlanean. Zehazki, Aizpea de Atxa artista Ameskoa Ibarrean izanen da; Itsaso Jimenez Iribarren hezitzaile eta artista bisuala Berbintzanen; Andrea Muniain arkitektoa… [+]