Cultura contemporánea y ruralidad

Greta Alfarok Landarte Valentziara eraman du

Greta Alfaro artistak (Iruñea, 1977) ‘La sangre de la tierra’ erakusketa inauguratu berri du Valentziako Rosa Santos arte garaikideko galerian. Erakusketa horretan, “Vinalia, edo San Martin Unxen erretaula” proiektuan egindako lana erakusten du, 2022. urtean Landarten garatua. Erakusketa-proiektu horrek landa-eremua du ardatz, eremua kohesionatzen duen elementutik abiatuta: ardoa. Gretak esplizituki erlijio katolikora edo mitologia klasikora… [+]

Landarteren 7. edizioari amaiera emateko, kultur sorkuntza garaikideko bost prozesu hartuko ditu Nafarroako landa-eremuetako herrietan

Programa Ameskoa ibarrean, Berbintzanan, Gabarderalen, Jaurrietan eta Urraulgoitin eginen da.  Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen Landarte programaren zazpigarren edizioak amaiera eman dio Nafarroako landa-eremuko herrietan hainbat sortzailek herri horietako biztanleekin elkarlanean garatutako bost kultura-prozesuren garapen “oso gogobetegarriarekin”. Berritasun gisa, edizio honetan Landarte Artxiboa jarri da martxan; webgunetik sar daiteke bertara. Aizpea de Atxa artistak Ameskoabarrenean lan… [+]

Ibaiari begira

Abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, “Las Eretas”-en azken topaketa eta prozesuaren erakusketa egingo da.Zuen zain gaude.

Baratzetik zuzenean etxera

Joan den urriaren 13an eta 14an Berbintzanan lantegi-topaketen azken blokea egin zen, “Ibaiari begira” zikloaren barnean. “Baratzetik zuzenean etxera” izan zen Peio Lekumberri artista gonbidatuak bi saio horiei eman zien izenburua. Lehenengo saioa solasaldi bat izan zen. Bertan, Peiok irudiekin eta datu estatistikoekin aurkeztu zituen elikagaien ekoizpenak dakarren errealitate ekonomikoa eta sortzen duen ingurumen-inpaktua. Topaketa… [+]

Tokiko kutsuko iturria

Joan den urriaren 6an eta 7an Berbintzanan lantegi-topaketen bigarren blokea egin zen, “Ibaiari begira” zikloaren barnean. Hilaren 6ko topaketa “Las Eretas” gizarte etxean egin zen. Arratsalde horretan 14 bat lagun elkartu ginen herri-errezetak jasoko dituen liburu bat egiteko. Hizpide izan genituen herriko errezeta tipikoak eta horien aldaerak, gaur gero hainbeste egiten ez diren platerak eta… [+]

‘Ibaiari begira’ lantegi-zikloaren aurkezpena Berbintzanan.

Joan den ostiralean, irailaren 8an, herriko igerilekuetan lantegi-ziklo bat aurkeztu genuen, “Ibaiari begira” izenburupean. Arte-jardunaren bidez Arga ibaiarekin dugun harremanari buruzko hausnarketa sortzen saiatuko diren 6 topaketa izanen dira. Publiko ororentzat irekitako lantegi eta topaketa teoriko-praktikoen zikloa bat da. Horietan, ingurumenari, herriaren historiari (historiaurretik gaur egunera arte) edo aratzeetatik egindako elikagaien ekoizpen txikiari buruzko gaiak… [+]

Beste liturgia batzuk

Susana Blas komisario izanen duen ‘Beste liturgia batzuk’ erakusketan (Nafarroako Museoan datorren ostiralean, irailaren 29an, inauguratuko da) Greta Alfarok Landarte programaren seigarren edizioan San Martin Unxen sortutako bideoetako bi aurkeztuko dira. Gonbidatuta zaudete!