Cultura contemporánea y ruralidad

Landarteren aurkezpena Cuencan

Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garciak Landarte programa aurkeztu du berriki Cuencan, Kulturari eta Landatartasunari buruzko VI. Foroaren esparruan, ‘Kultura Lurraldea ekosistema: kultura-sareak eta -ehunak’ izeneko saio baten barnean.

Ibaiari begira

“Ibaiari begira”. Hori izanen da ibaiari buruz eta Berbinzanan ibaiarekin dugun harremanari buruz artearen bidez egin behar ditugun galdera askori erantzuten saiatuko diren lantegien zikloaren izenburua.

Mapaketa kolektiboa

Joan den uztailaren 26an hamabi lagun elkartu ginen Berbintzanako “Las Eretas” museoan. Oraingoan, bestelako topaketa bat izan zen, talde-laneko eta lankidetzako jarrera batetik abiatuta auzotarren buruak aktibatzeko pentsatua.  Helburua? Taldeka lurralde sozial, subjektibo eta geografikoari buruz gogoeta egitea; jakintzak eta esperientziak trukatzea; ezkutuko arazoak ikusaraztea; eta, batez ere, gure hurrengo topaketetan landuko ditugun gaiak, proiektu… [+]

Susana Camara Leretekin topaketa Berbintzanan

Atzo lan-topaketa bat izan zen LANDARTE programaren barnean, Susana Camara Leret ikertzaile eta artistaren eta programaren sortzaileen artean. Topaketa horren bidez, hausnarketarako eta pentsamendurako materialen ildo berri bat ireki nahi dugu, programaren barneko praktiketan, gaietan eta planteatzen diren zalantzetan oinarrituta. Topaketa Berbintzanan izan zen.

Landarte prentsan

TVE NAVARRA NAVARRA TELEVISIÓN NAVARRA TELEVISIÓN (22’49”) XALOA TELEBISTA NOTICIAS DE NAVARRA DIARIO DE NAVARRA CADENA SER RNE COPE ESTRELLA DIGITAL

Landarte 2022an filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra “Navarra Shortzinema”ren barnean kokatzen da

Marina Lameirok eta Uztarrozeko biztanleek Landarteko 2022ko edizioan filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra aukeratu dute “Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa” proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko. Aipatu proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuetan aurkezteko.Epaimahaiak «lan horren izaera kolaboratiboa eta horizontala» balioetsi zituen, eta «autoerrepresentazio ariketa batean, Marina Lameiro… [+]

Guraso Elkartea, ibilaldia eta bisita ‘Las Eretas’ museora

Bigarrenez joan naiz Berbintzanara, Annerekin eta Marc-ekin lehen bisita egin ondoren; horiek biek osatzen dute Landarteko bitartekotza- eta dinamizazio-taldea.  Herriak Landarteren “L”arekin egin dit harrera. Asier kultura-zinegotziak beste pertsona baten laguntzarekin eta soka batzuekin jarri du zutoin elektriko zahar baten puntan. Oraingo honetan, lehenengo, herriko ikastetxeko Guraso Elkarteko kide den Bearekin egin dut topo. Guraso… [+]

Landarte Cuencako VI. Kultura eta Landatartasun Foroan

Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garcia Echegoyenek VI. Kultura eta Landatartasun Foroan parte hartu du. Topaketa hori Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu du uztailaren 4tik 7ra bitartean Cuencan, hiriguneak ez diren eremuetan kulturak duen zereginaz eztabaidatzeko. Aurten, egungo sorkuntzak eta arteek landa-eremuarekin eta landatartasun garaikidearekin duten lotura berria izan da ardatz, eta bereziki azpimarratu dira… [+]