Cultura contemporánea y ruralidad

AGEZA / EZPOROGI / Taxio Ardanaz / 3

Herriko jendea. Jendearen herria. Herri bat eta haren jendea. Herria jendea da. Joan den uztailaren 27an, Landarte jendaurrean Nafarroako Museoan aurkeztu zenean, ahalduntzea izan zen prentsak hurrengo egunean gehien errepikatu eta nabarmendu zuen kontzeptua. Modan dagoen pentsamendua, beharrezkoa dudarik gabe, baina maiz abstraktuegia. Hortaz, Agezan galdetu nuen nola ahaldundu zitekeen herria, zein izan zitekeen ahalduntzearen… [+]

MURIETA / CONJUNTA / «HERRIA»

Kalea, freskotasuna, harrizko jarlekuak, bizilagunak. Bizilagunak, batez ere bizilagunak.  Gauza, ohitura, leku batzuekiko… nolabaiteko maitasunari eta ardurari eusten jarraitzea da herri baten eta hiri baten arteko alderik onena. Denbora hartzen du oraindik ere irteteko eta bizilagunaren ondoan esertzeko, hitz egiteko, begiratzeko, egoteko. Kontzientziari eusten dio oraindik ere (askotan inkontzienteki) topaketari, zaintzari, behatzeari, gogoratzeari, amesteari, bizitzeari… [+]

ZUBIETA / Katixa Goldarazena / 2021.08.26

Hurrengo astean Drew, Engraxi eta neskatoekin. Proiektua isten joan eta aurkezteko garaia helduta proposamenak luzatzen hasi naiz iada. Gogoa eta konpromezua errealagoak dira, kafeak hartzen segitu nahi dudan arren egiteko gogoa ere badago. Borda, eliz edo mendian, erabaitzeko dago oraindik, aurrekoan bezala enkontruek gainezka ez egiteko dosia kalkulatzen joanen gara, beti gainezka egin dezaken puntu… [+]

ARTZIBAR / PROTOCOLECTIVO/ “DIAGNOSTIKOA”

Artzibar aurkakoen lurralde gisa ageri zaigu. Nafarroan hedadurarik zabalena duen ibarretako bat da. Hiru haran geografiko ditu, eta despopulazio-prozesu nabarmena jasan du. Ondorioz, 250 biztanle baino zertxobait gehiago bizi dira erroldatuta, azalera osoan. Historian zehar, populazioen kopurua erdira murriztu da, eta horietako batzuetan familia bakarra bizi da gaur egun. Alderdi erabakigarri bat Itoizko urtegia eraiki… [+]

ARTZIBAR / PROTOCOLECTIVO/

“Zein dira heltzen dituzten sustraiak, zein adar hazten dira harrizko zabor honetan? Gizakiaren semea, ezin duzu jakin, ezta imajinatu ere, irudi hautsi mordo bat baino ez baitituzu ezagutzen”. T. S. Eliot

MURILLO EL FRUTO / Ana Maestrojuán / 24/08/2021

Ayer 23 de agosto empecé con la primera fase de las “Cápsulas de información”. Me acompaña en esta tarea mi grabadora y las voces que van entrando en ellas… y la primera ha sido la de Elisa Gabari. Mujer activa, vital y con un montón de cosas para recordar, para contar.

ARAITZ IBARRA / ARANTZA DONEZTEBE / 2021.08.19

Aura: “Urruntasun baten adierazpen paregabea, oso gertu egon arren“–Walter Benjamin Araitzera duela bi egun iritsi nintzen, eta lainoa oraindik ez da joan. Ttutturu erdia estaltzen du, eta gailurrak ikusten ez badira ere, etengabe nabaritzen dut haren presentzia. Mendi txundigarri horiek araiztarren eguneroko bizitzarekin duten harremana ulertzen saiatzen naiz. Zer harreman-mota dute paisaiarekin? Zaila da, ezinezkoa… [+]

MURIETA / «EZ-LEKUA» / CONJUNTA / 2021.08.20

Leku hau, egia esan, (ia) ez-leku bat da. Muga natural argirik gabeko eremua mugaz haraindi, paisaia-konfigurazio argirik gabea, interes berezi edo zehatz nabarmenik gabea. Hesirik gabe ez litzateke izanen, baina ikusi dugu orain badela. Alabaina, ez du izenik. Ez diogu inolako aipamenik egiten.… “kiroldegiaren atzeko hori”…  Eremua, zabartu samar dagoen leku hori.Xarma baino gatazka gehiago… [+]