Cultura contemporánea y ruralidad

Landarte 2022k kultura-sorkuntza garaikideko sei prozesu hartzen ditu Nafarroako landa-inguruneko hainbat herritan

Seigarren edizio honetan, Cabredon, Faltzesen, Leatxen, San Martin Unxen, Urrotz Hirian eta Uztarrozen izango da programa. Landarte programaren seigarren edizioa ‘Kultura garaikidea eta landatartasuna’ izenburupean egiten ari da, Nafarroako sei herritan. Hainbat artistak eta sortzailek kultura-prozesu batzuk sortuko dituzte, bertako biztanleen laguntzarekin. Marina Lameiro zinemagilea Uztarrozen lan egiten ari da; Patxi Burillo arkitekto eta zinemagilea,… [+]

Landarteren babes-mezua

LANDARTEko koordinazio-taldeak elkartasuna adierazi nahi die Nafarroan berriki izan diren suteek kaltetutako herriei, eta gure laguntza helarazi nahi die etorkizunean aitzinera begira egin beharreko lanean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak behar den guztian lagunduko duelarik.

Leatxe / Artzainaren monolitoa

1971. urtean izan zen, orain dela 50 urte, beraz, urrian zehazki, 14 urteko mutiko bat artaldea larreratzen ari zen Leatxeko mendilerro hotz horretan, gure Oibar ibar ederraren zati bat ikusgai zuela.Aspertuta zegoen mutikoa, egunak luzeak egiten zirelako ardi maiteei begira eta Facebook, Whatsapp edo Instagram ez zegoelako garai horietan. Zer okurritu eta lauzak elkarren gainean… [+]

Leatxe / 2022.06.27

Ostirala da. Autoa hartu eta Leatxera hurbildu naiz lehen aldiz bakarrik. Ez naiz inorekin gelditu, nire kabuz esploratzera nator. Herrira sartu gabe, mendira joatea erabaki dut: olibondoak eta mahastiren bat ikusi ditut, larizio pinuditik pasa naiz eta herritik ikusten ez diren haize-errotak aurkitu ditut. Harizti bat topatu dut gero. Goialdean, antzinako zenbait ukuiluen hondarrak ikusi… [+]

Faltzes / 2 eguna

Oraingoan, autoan goaz. Oso goiz. Goizeko bederatzietan iritsi ginen. Iruñetik ateratzea hiri guztietatik ateratzea bezala da. Autoak eta autobideak. Ez dago landa-eremurik. Edo, behintzat, ez distantzia hauetan. Dena hiri handi bat da. Edo dena herri handi bat da. Metatze handiago edo txikiago dago, besterik ez. Distantzia handiago edo txikiago iragatean, besterik ez. Eguzki gehiago edo… [+]

Faltzes / 1 eguna, bisita

Autobusez joan ginen Faltzeseraino. Bidean gidariak liskar bat izan zuen kamioilari batekin, eta errepidearen erdian gelditu zen, beste ibilgailuaren gidariari aurka egiteko. Inoiz ez genuen horrelakorik ikusi, ezta Madrileko M30-ean ere. Landarten aurreko urte batean parte hartutako artista baten esaldi bat ekarri zigun gogora: “herrian ere jendea oso estresatuta dabil”. Goizean goiz iritsi ginen. Bero… [+]

Mensaje de apoyo de LANDARTE

LANDARTEko koordinazio-taldeak elkartasuna adierazi nahi die Nafarroan berriki izan diren suteek kaltetutako herriei, eta gure laguntza helarazi nahi die etorkizunean aitzinera begira egin beharreko lanean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak behar den guztian lagunduko duelarik.

Urrotz / 2022.06.17

Joan den ostiralean, Urrotzeko jarduerekin hasi ginen. Eguzkiak hutsik utzitako kaleetan barna paseatu ondoren, nekazaritzak eta abeltzaintzak herrian duten egoerari buruz hitz egin ahal izan nuen Sergiorekin; izan ere, orain dela gutxi arte ia bakarrik bi jarduera horietatik bizi zen herria. Ondoren, lehen talde-bilera izan genuen, bi helbururekin: gu abian jartzea eta Landarte hitzaren “L”… [+]

Hasierako topaketak

Udako aurrerakin honekin batera, Landarte bigarren fasera iritsi da. Eta, haren eskutik, aurten programan lan egingo duten artistak. Ekainaren 10etik 19ra egindako topaketa hauetan beharrezko aurkezpenak egin ahal izan ditugu. Horrez gain, esplorazio-aldia ere abiatu dugu, zeinaren bidez hurrengo asteetan edizio honetako sortzaileek uda osoan lan egingo duten herriko egunerokoerrealitatera hurbilduko baitira. Halaber, programaren edukiei… [+]