Cultura contemporánea y ruralidad

Urrotz / 2022.06.30

Urrotzera joan naiz berriz, aurreikusitako ordua baino lehen, bere txokoak ezagutzen jarraitzera. Frontoia alde batera utzi eta jaisten jarraitu dut, ibaira berriro iritsi arte; handik, herria inguratu dut behe-behetik. Gero, arratsaldean, lehen orduan, plazako txoko batean elkartu gara, haize bortitz batetik babesteko; egun eguzkitsua dugu harrezkero. César, Angel, bi Idoiak eta Natxo etorri dira. Zineaz,… [+]

Urrotz / 2022.06.24

Inguruetatik ibiliz hasi dut hirugarren bisita Urrotzera. Andrezea bidezidorrean gora ibili naiz; herriaren ikuspegi pribilegiatua, soroz inguratuta, dago handik. Espazioaz hobeto jabetzeko aukera eman dit, eta zoragarria iruditzen zait.  16:30ean, Mikel, Idoia, Angel eta lauak elkartu gara. Lehenik eta behin, eta zor nien gai gisa nolabait, landu ditudan gauza batzuk erakutsi dizkiet, hala arkitekturari buruzkoak… [+]

Urrotz / 2022.06.19

Igandeko eguerdian heldu naiz Urrotzera. Goiz horretan, hiru jarduera egingo dira herrian, eta nire arreta piztu dute: aire zabaleko pintura-lehiaketa, azoka txiki bat plazan eta Corpus Christi ospakizuna; lorez betetako bi aldare handi prestatzen ditu herriak azken horretarako. Herrian zehar ibili, eta aurpegi ezagunak topatu ditut; goizean zehar, gidari izango ditut. Lehenik, elizako patioa, non… [+]

Faltzes / 5 eguna

Hurrengo elkarrizketa Faltzesen jazotako gertakari errealetan oinarritutako fikzio bat da. Sei lagun taberna bateko terrazan hizketan ari dira. —Bilbotik, Santutxutik etorri nintzen Faltzesera bizitzera. —Ez esan? Zergatik,ba? —Hemen hobeto nagoela sentitzen dut. Beti bizi izan naiz auzo batean, eraikin gehiegi, iluntasun gehiegi. Hemen argi asko dago! Ikaragarria da. —Eta nola egiten duzu lan? Eta etxea?… [+]

Cabredo / 2 eguna

Arreta erakartzeko gogorik gabe iritsi ginen, baina autoa aparkatzea nahikoa izan zen jendearen arreta deitzeko. Garbiren autoan etorri gara behintzat; aire girotua du eta azkar-azkarra da. Azken aldian Karmeleren autoarekin agertu ginen; oso egoera txarrean dago, bi atzerako ispiluak zinta itsaskorrez itsatsita ditu, hori bai aurkezpen-gutuna! Girien modura ibili ginen: noraezean, kiskalita uztailaren eguzkiaren azpian,… [+]

Faltzes / 4 eguna

Hurrengo elkarrizketa Faltzesen jazotako gertakari errealetan oinarritutako fikzio bat da. Lau pertsona zuhaitz baten itzalpean hizketan. —Nola ikusten dituzue gaurko haurrak? —Nik ondo ikusten ditut. Ludotekara etortzen direnean, primeran pasatzen dute. —Nik ere bai. Uste dut haurrek jolasteko eta mugitzeko aukera dutenean beren erritmoan sartzen direla. —Beti pentsatu izan dut hainbeste ordu ikasgelan eserita egotea… [+]

Faltzes / 3 eguna

Arratsaldean iritsi ginen. Ibaitik hurbil gelditu eta paseo bat egin genuen. Izugarria da. Uretan sartu nahi genuke. Herriko jendea ibaian bainatzen irudikatu dugu. Bainatzen dira? Inoiz bainatu ziren? Gogora ekarri dugu ibaiaren ibilgua lurraldean zehar mugitu dela, gizakien indarrak manipulatuta. Batzuetan, eurite handien laguntzarekin, jatorrizko kokalekura itzultzen saiatzen da. Soinuak grabatzen hasi ginen, gustatzen zaigu… [+]