Cultura contemporánea y ruralidad

Lurralde afektibo baten atlasa

Uztailaren 30ean, “Lurralde afektibo baten atlasa” proiektua aurkeztu nuen, Leatxen. Prozesuarekin hasteko, aurkezpenean zeudenei eskatu nien haientzat “afektiboak” diren 3 leku aukeratzeko, haiekiko nolabaiteko lotura bereziren bat duten 3 leku. Abuztuaren 15etik aurrera, toki horiek bisitatzera joan naiz parte-hartzaileekin, eta “aktibatu” eta besteekin partekatzeko moduak pentsatzen lagundu diet. Hona hemen esperientzietako batzuk: K-k esan dit… [+]

Abuztuak 25

Duela hilabete baino gehixeago, San Martin Unxera etorri nintzen, Landarte programak irauten duen bitartean hemen bizitzera. Horretarako, udalak eta Emplea fundazioak ostatua eman didate ikastetxe zaharrean (birmoldatu berri dute), non Karitateko Ahizpak bizi baitziren lehen; orain, Lope nire txakurra eta ni gaude hemen. Lanera begira finkatu nintzenean hemen, orri zuri moduan egin nuen, hau da,… [+]

Faltzes / Texto 6

Hurrengo elkarrizketa Faltzesen jazotako gertakari errealetan oinarritutako fikzio bat da.Hiru pertsona herriko begiratoki batean hizketan. —Ezagutzen duzu Goyaren grabatu hau? —Ea… Arretaz behatzen diote horietako baten mugikorrean ageri den irudiari. Lehenengo begi-kolpean erraz igartzen da Tauromaquia serieko grabatu bat dela. Tinta arre gorrixkaz estanpatutako irudi bat da, eta gorputza, haragia eta odola dakartza gogora, baina… [+]

“Cultura y experimentación en el mundo rural”

El programa Landarte arranca en Cabredo, Falces, Leache, Urroz-Villa y Uztárroz y supera ya su primera fase de exploración con “muy buenas sensaciones”. Artículo en Noticias de Navarra: Cultura y experimentación en el mundo rural (noticiasdenavarra.com)

Uztarroze / 3

Herriko jendeak Uztarrozeko jaiak filman agertzea nahi du. Haien herriko ezaugarri berezietako bat da eta nahiz eta jaietara etorri naiz nahiz eta oraindik ez garen hasi filmaren errodakea kolektiboki lantzen. Hurrengo errodajeetan haiek izango dira zuzendari eta teknikari nirekin batera.

Bateratze-lana / Urrotz Hiria, 2022.08.15

Esplorazio-fasea amaitu eta egoitza bakoitzean garatuko diren proiektuak zehaztu ondoren, Urrozko abeltegi batean elkartu ginen, abuztuaren 15ean, edizio honetako artistekin, lehen aste hauetan egindako lanaren esperientzia partekatzeko. Zalantzak, intuizioak, barreak… horiek guztiak sorkuntza-prozesuen faserik biziena hasten ari garen honetan. Landartek lanari ekingo dio. Datorren hilabete eta erdian proposamenak forma hartzen joango dira. Oraingoz, ditugun sentsazio… [+]

Uztarroze / 2

Uztarrozeko jendearekin lehen bilera egin dugu. Herriko jende asko etorri da. Kontatu dizkidate Uztarrozen egindako filmeekin izan zuten experientzia. Félixek Obaban parte hartu zuen, postaria zen. 11 alditan errepikatu behar izan zuen dena. Pacok duela urte asko super 8 kamera bat zuen eta orduan egindako filmak baditu, baina ez du proiektorerik. Herriko emakume gazteak gogoa… [+]

Uztarroze / 1

Uztarrozen hiru film egin dira jada. 365 Egun Haizearen Haraneko Ortzadarraren Herrian japoniar dokumentala, Obaba eta Lo Nunca Visto.

Urrotz / 2022.07.28

Idoiaren laguntzari esker, bera eta biok Miguelekin elkartu gara, Simonen koinatuarekin. Urrozko errementari ohia da, eta forja-eskulturen erreplika batzuk erakutsi dizkigu; hamaika gauza desberdin, zoragarri landuak, biltzen dituen espazio polit batean gordetzen dituzte. Miguelek Simoni buruz eta lan egiteko duen moduari buruz hitz egin digu, nolako errezeloak zizkion erakustaldiak egiteari, edo zer begiramen handia zioten… [+]

Urrotz / 2022.07.21

Berriz ere Urrotzen elkartu gara, aldageletako etxabeen lokalean; proiektatzeko behar diren baliabideak ditu, eta, gainera, tenperatura egokia du, kanpoan bizi dugun bero-boladari aurre egiten lagunduko diguna. Aurreko bileran aztertu genituen gaien laburpena egiten hasi dugu bilera, bertaratu ezin izan zirenek haien berri izan zezaten. Bileraren amaieran, hainbat arrazoirengatik erreferentzia gisa erabil genitzakeen zenbait film ikusteko… [+]