Cultura contemporánea y ruralidad

Susana Camara Leretekin topaketa Berbintzanan

Atzo lan-topaketa bat izan zen LANDARTE programaren barnean, Susana Camara Leret ikertzaile eta artistaren eta programaren sortzaileen artean. Topaketa horren bidez, hausnarketarako eta pentsamendurako materialen ildo berri bat ireki nahi dugu, programaren barneko praktiketan, gaietan eta planteatzen diren zalantzetan oinarrituta. Topaketa Berbintzanan izan zen.

Landarte prentsan

TVE NAVARRA NAVARRA TELEVISIÓN NAVARRA TELEVISIÓN (22’49”) XALOA TELEBISTA NOTICIAS DE NAVARRA DIARIO DE NAVARRA CADENA SER RNE COPE ESTRELLA DIGITAL

Landarte 2022an filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra “Navarra Shortzinema”ren barnean kokatzen da

Marina Lameirok eta Uztarrozeko biztanleek Landarteko 2022ko edizioan filmatutako «Krutxalteatik Uroinarat» film laburra aukeratu dute “Navarra Shortzinema: film laburren katalogoa” proiektuaren bigarren edizioan parte hartzeko. Aipatu proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuetan aurkezteko.Epaimahaiak «lan horren izaera kolaboratiboa eta horizontala» balioetsi zituen, eta «autoerrepresentazio ariketa batean, Marina Lameiro… [+]

Ameskoabarrenen mapa posiblea

AMESKOABARRENA Urbasa mendilerroa iparraldean eta Lokiz mendilerroa hegoaldean, Arabarekin muga eginez (mendebaldea). Bi herrik osatzen dute: Ameskoagoiena eta Ameskoabarrena (guztira hamar herri eta bizigune bat -Urra-) Ameskoagoiena: Larraona, Aranaratxe, Eulate. Larraonako Udala, Aranaratxe Udala, Eulateko Udala. Ameskoabarrena: Ekala, San Martin, Zudairi, Barindano, Bakedao, Gollano, Artaza, Urra. Ameskoabarreneko Udala. Limitazioak Mendia: Urbasa mendilerroaren barruan mugatutako herri-mendia,… [+]

Egin behar duenaren beharraz, ez dakienaren beldurrez

Bigarren bisita da Jaurrietara. Esan nezake, agian, bigarrena neure bizi osoan, ez baitut gogoan sekula bertan egon naizenik. Landarterekin lehen bisita, formalagoa edota zerbait has dadin egin beharreko hura izan zen. Herrikide zenbaitekin bilera bat, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.  Oraingoan ordea, neu nago bakarrik, egin behar duenaren beharraz eta ez dakienaren beldurrez. Goxo hartu naute… [+]

Guraso Elkartea, ibilaldia eta bisita ‘Las Eretas’ museora

Bigarrenez joan naiz Berbintzanara, Annerekin eta Marc-ekin lehen bisita egin ondoren; horiek biek osatzen dute Landarteko bitartekotza- eta dinamizazio-taldea.  Herriak Landarteren “L”arekin egin dit harrera. Asier kultura-zinegotziak beste pertsona baten laguntzarekin eta soka batzuekin jarri du zutoin elektriko zahar baten puntan. Oraingo honetan, lehenengo, herriko ikastetxeko Guraso Elkarteko kide den Bearekin egin dut topo. Guraso… [+]

Limitazioetako Horma

“2009ko udan, ustezko ‘orojakile’ bati entzun nion ‘Urbasako hegoaldean horma bat zegoela, eta haren antzinatasuna ezezaguna zela’. Limitazioetako Hormaz ari zen eta misterio handiz esaten zuen, Txinako Harresi Handiaz ari denaz bezala.Argi dago ‘orojakileak’ ez zuela Hormaren aniztasunaren berri. Eta gerta liteke, luze gabe, norbaitek izen eta jatorri fantastikoren bat jartzea, eta azkenean hormaren benetako… [+]

Landarte Cuencako VI. Kultura eta Landatartasun Foroan

Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garcia Echegoyenek VI. Kultura eta Landatartasun Foroan parte hartu du. Topaketa hori Kultura eta Kirol Ministerioak antolatu du uztailaren 4tik 7ra bitartean Cuencan, hiriguneak ez diren eremuetan kulturak duen zereginaz eztabaidatzeko. Aurten, egungo sorkuntzak eta arteek landa-eremuarekin eta landatartasun garaikidearekin duten lotura berria izan da ardatz, eta bereziki azpimarratu dira… [+]