Cultura contemporánea y ruralidad

Greta Alfarok Landarte Valentziara eraman du

Greta Alfaro artistak (Iruñea, 1977) ‘La sangre de la tierra’ erakusketa inauguratu berri du Valentziako Rosa Santos arte garaikideko galerian. Erakusketa horretan, “Vinalia, edo San Martin Unxen erretaula” proiektuan egindako lana erakusten du, 2022. urtean Landarten garatua. Erakusketa-proiektu horrek landa-eremua du ardatz, eremua kohesionatzen duen elementutik abiatuta: ardoa. Gretak esplizituki erlijio katolikora edo mitologia klasikora… [+]

Landarteren 7. edizioari amaiera emateko, kultur sorkuntza garaikideko bost prozesu hartuko ditu Nafarroako landa-eremuetako herrietan

Programa Ameskoa ibarrean, Berbintzanan, Gabarderalen, Jaurrietan eta Urraulgoitin eginen da.  Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen Landarte programaren zazpigarren edizioak amaiera eman dio Nafarroako landa-eremuko herrietan hainbat sortzailek herri horietako biztanleekin elkarlanean garatutako bost kultura-prozesuren garapen “oso gogobetegarriarekin”. Berritasun gisa, edizio honetan Landarte Artxiboa jarri da martxan; webgunetik sar daiteke bertara. Aizpea de Atxa artistak Ameskoabarrenean lan… [+]

Erakusketa: “Konserbategia”

Santa Fe monasterioa Urraulgoitiko Eparotz herrian dago. Monasterioan eginen da “Kontserbategia” erakusketa. Azaroaren 3an (larunbata) inauguratu zen erakusketa, eta hilabete batez egonen da Santa Feko klaustroan. Kontserbategiaren ideia kontserbak eta liburutegiak fusionatzean sortu zen.  Etimologikoki, liburutegi bat liburuak gordetzeko leku bat baino ez da (-tegi). Gaur egun, liburutegiaren esanahiaz eta funtzionamenduaz kontzeptu zabalago dago. Kontzeptuaren… [+]

4º mezua

«Joan den astean Irurozkin izan ginen Jan Jam kontserba-enpresako Miguelekin marmelada- kontserba egiten. Larunbatean, aurreko postean aipatu bezala, Marcuello etxeko sagarrak biltzera joan ginen. Eremu horretan, gaur egun sasiek partzialki hartuta, erabiltzen ez diren fruta-arbolak daude: literalki, sasitan katigatu egin behar izan genuen sagar horiek lortzeko.  Baina 20 kilo baino gehiago hartu genituen, marmelada, konpota… [+]

Beste liturgia batzuk

Susana Blas komisario izanen duen ‘Beste liturgia batzuk’ erakusketan (Nafarroako Museoan datorren ostiralean, irailaren 29an, inauguratuko da) Greta Alfarok Landarte programaren seigarren edizioan San Martin Unxen sortutako bideoetako bi aurkeztuko dira. Gonbidatuta zaudete!

Landarteren aurkezpena Cuencan

Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo Garciak Landarte programa aurkeztu du berriki Cuencan, Kulturari eta Landatartasunari buruzko VI. Foroaren esparruan, ‘Kultura Lurraldea ekosistema: kultura-sareak eta -ehunak’ izeneko saio baten barnean.

Kontserbategia

Nola landu lurraldearekiko lotura eta nola egin hori bailara osoan?  Kontserbategiaren ideia kontserbak eta liburutegiak fusionatzean sortu zen. Etimologikoki, liburutegi bat liburuak gordetzeko leku, apalategi edo apal bat baino ez da (-tegi). Gaur egun, liburutegi bat den horretaz eta funtzionamenduaz kontzeptu askoz zabalago dago.  Ideiaren hedapen horretan, ekimen asko sortu dira azken urteotan. Horietako bat… [+]

Lehenengo mezua

Uztaila Urraul ibarrera eta bertako jendearengana erabat irekitako hurbiltze-etapa bat izan da, noraeza kontzientea, eta hara eta hona ibili gara askotariko pertsonekin geratuta: kontseiluko lehendakariak, lagun-elkarteak, herritarrak, artzainak… Harritzen nau egin didaten harrerak, eta askotan ziurgabetasuna sortzen zait. Nire asmoa “bailarako afektuen mapa” dei genezakeen horren lehen koordenatuak ezartzea izan da: nola eragiten duen lurraldeak,… [+]

Susana Camara Leretekin topaketa Berbintzanan

Atzo lan-topaketa bat izan zen LANDARTE programaren barnean, Susana Camara Leret ikertzaile eta artistaren eta programaren sortzaileen artean. Topaketa horren bidez, hausnarketarako eta pentsamendurako materialen ildo berri bat ireki nahi dugu, programaren barneko praktiketan, gaietan eta planteatzen diren zalantzetan oinarrituta. Topaketa Berbintzanan izan zen.