Cultura contemporánea y ruralidad

2022.09.06 / Urrotz

Aurreko goizean Urrozko eskolan irakasleekin bildu ondoren, 16:00etan iritsi naiz herrira, Sergiorekin geratuta bainago. Esan diot eskolan irrikan daudela berak kontatu zidan ekimenarekin, hau da, berak nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin lotuta lantzen dituen prozesuak ikasleei ezagutaraztearekin aurrera egiteko. Egun gako guztiak ezarri ditu erakutsi didan egutegi batean, irakasleei aurkezte eta ikasleak haietara joan ala ez erabakitze… [+]

Faltzes soinuduna / 2022.09.09

PROIEKTUA: Faltzesko soinuak EGUNA ETA ORDUA:  Irailak 9, ostirala – 19:30ean IRTEERA:  Udaletxeko plaza IRAUPENA: 30 minutu, gutxi gorabehera ARTISTAK: Itsaso Iribarren & German de la Riva DESKRIBAPENA: ‘Faltzesko soinuak’ arteen inguruko ikerketa-proiektua herriarekiko topaketa bat da, soinu- eta testu-sorkuntzaren bitartez egina. Oraingo honetan, hitzak sortzen jarraituko dugu, ibiliz eta entzunez. Faltzesen grabatutako soinu-giro batzuk… [+]

2022.09.03 / Urrotz

Urrozko hainbat pertsonari esker, Edu eta Idoia buru direla, zine-pantaila jadanik prestatuta dago gau ilun-ilunean herriko pilotalekura iritsi naizenean. Hiruen artean proiektagailua eta bozgorailuak muntatzen amaitu dugu, eta aulkiak eta eserlekuak prest utzi ditugu ikusleentzat. Jendea 21:30ean hasi da iristen, eta, solasaldi labur baten ondoren, saioa hasi dugu. Lehenik eta behin, Landarteri buruz hitz egin… [+]

2022.09.26-28 / Cabredo

Abuztuaren 26tik 28ra bitarteko asteburuan, asmo zehatz batekin joan ginen Kabredora: Haurrentzako eta helduentzako tailer bana egitea, marrazkia, batetik, eta, bestetik, herriko inguruneko fauna eta flora basatiaren ezagutza eta behaketa lotzeko. Horretarako, Txufis gaztearen laguntza izan dugu, zeina Kabredon bizi eta fauna basatiaren zale amorratua baita. Argazkilaria da, azeriei, sugeei, igarabei, katagorriei eta abarrei lehen… [+]

Urroz-Villa / 2022.08.25

Arratsaldeko lehen orduetan iritsi naiz Urrotzera, eta, ohi bezala, kaleetan barna paseatu naiz. 16:00etan, Miguelekin geratu naiz, herriko bizilagun batekin, zeinak han egiten diren jarduerak filmatu baititu urte askoan eta formatu desberdinetan. Erosi duen kamera berria aztertu dugu, eskaintzen dituen konfigurazio eta aukera guztiak erraz erabil ditzan; proba txiki batzuk egin ditugu. Eta, aztertu ondoren,… [+]

Lurralde afektibo baten atlasa

Uztailaren 30ean, “Lurralde afektibo baten atlasa” proiektua aurkeztu nuen, Leatxen. Prozesuarekin hasteko, aurkezpenean zeudenei eskatu nien haientzat “afektiboak” diren 3 leku aukeratzeko, haiekiko nolabaiteko lotura bereziren bat duten 3 leku. Abuztuaren 15etik aurrera, toki horiek bisitatzera joan naiz parte-hartzaileekin, eta “aktibatu” eta besteekin partekatzeko moduak pentsatzen lagundu diet. Hona hemen esperientzietako batzuk: K-k esan dit… [+]

Abuztuak 25

Duela hilabete baino gehixeago, San Martin Unxera etorri nintzen, Landarte programak irauten duen bitartean hemen bizitzera. Horretarako, udalak eta Emplea fundazioak ostatua eman didate ikastetxe zaharrean (birmoldatu berri dute), non Karitateko Ahizpak bizi baitziren lehen; orain, Lope nire txakurra eta ni gaude hemen. Lanera begira finkatu nintzenean hemen, orri zuri moduan egin nuen, hau da,… [+]

Faltzes / Texto 6

Hurrengo elkarrizketa Faltzesen jazotako gertakari errealetan oinarritutako fikzio bat da.Hiru pertsona herriko begiratoki batean hizketan. —Ezagutzen duzu Goyaren grabatu hau? —Ea… Arretaz behatzen diote horietako baten mugikorrean ageri den irudiari. Lehenengo begi-kolpean erraz igartzen da Tauromaquia serieko grabatu bat dela. Tinta arre gorrixkaz estanpatutako irudi bat da, eta gorputza, haragia eta odola dakartza gogora, baina… [+]

“Cultura y experimentación en el mundo rural”

El programa Landarte arranca en Cabredo, Falces, Leache, Urroz-Villa y Uztárroz y supera ya su primera fase de exploración con “muy buenas sensaciones”. Artículo en Noticias de Navarra: Cultura y experimentación en el mundo rural (noticiasdenavarra.com)